Nagusi eta zaintzaileentzako tailerra

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Nagusi eta zaintzaileentzako tailerra
ETA KITTO 2016, Urr 21

Eibarko Udaleko Gizartekintza sailak “Nola zahartu ondo etxean” izenburuari jarraituta lau saio antolatu ditu, nagusiei eta zaintzaileei (familiakoei zein profesionalei) gai horren inguruko aholkuak emateko asmoarekin. Tailerraren helburua zaharrak euren etxeetan ongi bizitzea dela azaldu zuten aurreko astean egindako aurkezpenean Idoya Sarasketa Gizartekintza zinegotziak, Jaione Azkue Gizartekintza teknikariak, Elena Iraolagoitia eta Sonia Ulazia Adinduko ordezkariek eta Olatz Mujika Debabarreneko OSIko ordezkariak.
Euren berbetan, “tailerra guztiz praktikoa izango da“. Hau da, emango dituzten aholku eta bestelakoak eguneroko bizitzan aplikatu litezkeen adibide praktikoekin batera azalduko dituzte. Gazteleraz izango da tailerra eta osasun zein gizarte arloko profesionalek emango dute, ordu eta erdiko lau saiotan (azaruak 8, 14, 21 eta 28an, 16:30etik 18:00etara, Portalean). Parte hartzeko interesa daukanak 943708440 (Gizartekintza Saila) edo 686600843 (Adindu Gerontologia Zerbitzuak, Elena Iraolagoitiarengatik galdetu) telefono zenbakietara deitu dezake.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »