Nagusien eskubideen aldeko mobilizazioa egin da gaur eguerdian Eibarren

Nagusien eskubideen aldeko mobilizazioa egin da gaur eguerdian Eibarren
ETA KITTO 2021, Urr 01

Gaur Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, eguerdian eskualde mailako manifestazioa egin da Eibarren, Gipuzkoako Adinekoen eta Pentsiodunen Elkarteen Plataformak deituta. Mobilizaziorako goiburua “Helduak borrokan bizitza duinaren alde” izan da eta, Eibarren bezala, EAEko hiriburuetan eta 70 herritan baino gehiagotan irten dira kalera pentsiodunak, zahar etxeetako erabiltzaileen elkarteekin batera, “pentsio duinak eta etxebizitza eta zentro soziosanitario egokiak” aldarrikatzera. Gaurko egunerako eskaera nagusiak honako hauek izan dira: Pentsioen Sistema Publikoa egonkortzea eta 1080 euroko Gutxieneko Pentsioa, bizitza duina bermatzeko; Osasun publikoa berma dezatela, osasun-arreta publiko duina izateko; Zainketa Zerbitzu Publikoa etxean eta egoitzetan; Berdintasun-politikak adineko pertsonen kolektiboan ere: pentsioetan eta soldatetan dagoen genero-arrakala desagertzea; Konponbideetan parte hartzeko eskubidea; eta zaharren giza eskubideak kontuan izatea eta bizitza duina bermatzea, azken eguneraino.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »