NAN eta Pasaportearen bulegoa arratsaldeetan ere zabalik egongo da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
NAN eta Pasaportearen bulegoa arratsaldeetan ere zabalik egongo da
ETA KITTO 2022, Eka 30

Udaletxeko beheko solairuan dagoen NAN eta Pasaportearen bulegoa 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik aste jakin batzuetan, zerbitzua indartzeko asmoz. Ekintza puntuala eta behin-behinekoa izango da; izan ere, bulegoko arduradunek adierazi dutenez, “NANaren eta Pasaportearen bulego guztietan dauden itxaron-zerrenda luzeak arintzea da helburua”.

Hitzordua https://www.citapreviadnie.es/citaPreviaDni/ webgunearen bitartez eskuratu daiteke. Eta bestetik, gogoratu behar da arratsaldeko hitzorduetara udaletxearen atzeko atetik sartu behar dela. Goizetan, ostera, udaletxearen aurrealdean dagoen atetik sartu daiteke, Untzagako parketik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »