Negozio txikiei digitalizatzeko aukera eskaintzen die PuntuEus fundazioak

Negozio txikiei digitalizatzeko aukera eskaintzen die PuntuEus fundazioak
ETA KITTO 2020, Mar 29

PuntuEus fundazioak egoera larri honetan ate fisikoak itxi egin behar izan dituzten ostalari, merkatari, kulturgile eta bestelako negozio txikiei lagundu nahi die. Horretarako, ‘Zabaldu ate berri bat’ egitasmoa jarri du martxan, webgunerik ez duten negozio txikiei lehen urtean .eus domeinua eta zerbitzaria doan eskaintzeko. “Zure jarduera zabaltzeko .eus domeinu-izena, zure online presentzia indartzeko; hosting-a, zure webgunea bertan jartzeko; eta zure domeinu-izena duen helbide elektronikoa, bezeroekin komunikatu ahal izateko”.

irazabal

PuntuEus fundazioaren webgunean dagoen formulario bat bete behar da deskontu-kodea eskuratzeko eta, laguntzarik behar izanez gero, laguntza@domeinuak.eus helbidera idatzi edo 943 08 50 51 telefonora deitu daiteke.

PuntuEus fundazioak, bestetik, webgune bat sortzeko eman behar diren pausoak zeintzuk diren jakiteko bideoak jarri ditu YouTuben eta kaixomundua.eus webgunean daude ikusgai..

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »