Neguko ordutegia jarriko du martxan Euskotrenek gaurtik aurrera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Neguko ordutegia jarriko du martxan Euskotrenek gaurtik aurrera
ETA KITTO 2023, Ira 11

Euskotrenek bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia jarriko du martxan gaurtik aurrera, irailak 11. “Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da”, Euskotrenen berbetan.

 

Tren zerbitzua etenda Zumaia eta Zarautz artean

Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) enpresak Meagasko tunela konpontzeko zuzentzen dituen obren ondorioz, Bilbo-Donostia linearen trenbide-zerbitzua etenda dago Zumaia – Zarautz tartean. Hori dela eta, ETSk autobus-aldaketa zerbitzua ematen du. Hona hemen zerbitzu horren ezaugarri nagusiak:

– Donostiarako joan-etorrietan, autobuserako garraio aldaketa Zumaian egiten da, eta bidaiak errepidez jarraituko du azken helmugara arte.

– Kontrako noranzkoan, Bilborantz, autobusera garraio aldaketa Zarautzen egiten da. Kasu horretan, autobusek Eibarren amaitzen dute ibilbidea, eta Bilborako bidea hartu behar duten erabiltzaileak berriro tren-zerbitzura sar daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »