Netflix euskaraz eskaintzeko sinadura bilketa hasi dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Netflix euskaraz eskaintzeko sinadura bilketa hasi dute
ETA KITTO 2021, Ots 17

Netflix plataforma digitalaren edukia euskaraz eskaintzeko sinadura bilketa jarri dute martxan Change.org plataformaren bitartez. “Beste hizkuntza gutxitu batzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek Netfixi euren hizkuntzan eskaintzeko egindako eskaerei honako hau izan da enpresatik emandako erantzuna: benetan eskaria balego eskainiko lituzketela edukiak hizkuntza gutxituan”, diote ekimenaren sustatzaileek. “Hortaz, idatzi honi ematen diogun atxikimenduaren bidez, Netflixi zera adierazi nahi diogu: euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki guztiak euskaraz jaso nahi ditugula”.

Sinadura bilketa atzo hasi zen eta 700 lagun inguruko eman diote babesa dagoeneko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »