Nolakoa izango da Europar Batasuneko ‘COVID pasaportea’ udan bidaiatzeko?

0    Gizartea 
ETA KITTO
Nolakoa izango da Europar Batasuneko ‘COVID pasaportea’ udan bidaiatzeko?
ETA KITTO 2021, Mar 17

Gaur, martxoak 17, asteazkena, egun garrantzitsua da Europar Batasunarentzat; izan ere, ‘Pasaporte COVID’ delakoaren proposamena aurkeztu dute, 27 estatuetan zehar joan-etorriak egiteko. Neurri horren helburua turismoaren sektorea suspertzea eta aurtengo udako kanpaina salbatzea da. Proposamena ekainaren hasieran berrestea aurreikusi da.

Hala ere, proiektua onartzeke dago, eta, beraz, oraindik ezin da ziurtagiria inola ere lortu. Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera, litekeena da behin betiko baieztapena ekaina hasieran egitea.

Xehetasunak

– “Ziurtagiri berde digitala” izenarekin ezagutuko da, baina paperean zein formatu digitalean eman ahal izango da.

– Ez du kosturik izango, doakoa izango da.

– Datuak jatorrizko tokiko hizkuntza ofizialean eta ingelesez agertu beharko dira.

– Barra-kode baten bidez irakurriko da (bi formatuetan).

– Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egiaztatu eta irakurri beharko da, baliozkotzat jotzeko.

– Hiru ziurtagiri-modalitate egongo dira gehienez, txertaketa-informazioaren, test baten edo koronabirusaren gaixotasuna pasatu izanaren arabera.

Zer informazio jasoko da COVID pasaportean?

– Dokumentu honetako barra-kodeak honako hauek zehaztuko ditu: nortasuna, jaiotze-data, jasotako txerto mota eta txertaketaren egunak.

– Txertorik hartu ez bada, gaixotasuna gainditu den, antigorputzik dagoen edo ez, eta pertsona horrek birusa ez duela egiaztatzen duen proba egin berri baten emaitzak adieraziko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »