Odola emateko saioak Untzagako jubiletxera bueltatu dira

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Odola emateko saioak Untzagako jubiletxera bueltatu dira
ETA KITTO 2022, Uzt 12

Hemendik aurrera odola emateko saioak berriro ere Untzagako jubilatu etxean egingo dira.  Jubiletxean obrak egin diren bitartean Toribio Etxebarria kaleko anbulatorioan egin dira odol-emateak, baina aurreko astean (uztailaren 7an) ohiko lekura, Untzagara, bueltatu ziren.

Hurrengo saioa datorren astean izango da. uztailaren 21ean eta ondorengoak hauek izango dira:

Hurrengo hilbabeteetako egutegia:
– Abuztuak 4 eta 18
– Irailak 1 eta 15
– Urriak 13 eta 27
– Azaroak 10 eta 24
– Abenduak 22

Odola eman nahi dutenek ordutegi zabala izango dute aipatutako egun horietan: 16:30etik 20:30era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »