Oinezko bat harrapatu zuten atzo Otalorako pasabidean

0    Gizartea 
ETA KITTO
Oinezko bat harrapatu zuten atzo Otalorako pasabidean
ETA KITTO 2021, Eka 22

Pertsona bat harrapatu zuten atzo goizean Otaola hiribidera joateko errepidean, Firestoneren atzealdean. Istripua Torrekuako bihurgunetik (gasolindegiaren paretik) Otaolara ibilgailu bat sartzen ari zen unean gertatu zen. Gertaeraren ostean, anbulantzia bat bertaratu zen eta zauritua Mendaroko ospitalera eraman zuten.

Otaola hiribidera joateko pasabidea arrisku handiko puntua da, eta istripu asko gertatu dira bertan azken urteetan. Hori horrela, bizilagun askok eskatu dute segurtasun handiagoa emateko toki horri.

Argazkia: El Diario Vasco

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »