Olabeko zelaian baso-bainuetan parte hartzeko epea zabalik dago

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Olabeko zelaian baso-bainuetan parte hartzeko epea zabalik dago
ETA KITTO 2022, Mar 28

Egoaizia eta Proyde-Proega GGKEek baso-bainuetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte eibartarrak, apirilaren 9an eta 10ean, 09:00etatik 11:00etara, Olabeko zelaian.

Praktika hau Ibon Sarasola Monzon, Donostiako Basona elkarteko kideak gidatuko du. Ibon, baso bainuen gidaria da orain dela bi urte, Forest Therapy Hub delakoan, eta iaz Aldatze ikastetxeko irakasle batzuekin egin zuen bezala, aurten ere Eibarren baso-bainuak gidatzeko ardura izango du.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “baso-bainuak, edo shinrin yoku, 80ko hamarkadan sortu ziren Japonian, japoniarrek zituzten laneko estres-arazoei aurre egiteko. Japoniako Baso Agentziatik japoniar populazioari basoan ibilaldiak gomendatzen hasi ziren eta, naturarekin kontaktuan egon ondoren kortisol mailak jaisten ari zirela eta sistema immunologikoa hobetzen ari zela ikusita, Japoniako osasun zerbitzuak bere osasun sisteman sartu zuen. Ondoren, praktika hori AEBetara hedatu zen eta, azkenik, Europara, orain dela 10 urte”.

Jarduera honetan parte hartzeko, QR kodea eskaneatuta zabalduko den formularioa bete beharra dago:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »