Ongi Etorri tabernako "Udazken zaporea" pintxoak irabazi du San Andres pintxo lehiaketa

Ongi Etorri tabernako "Udazken zaporea" pintxoak irabazi du San Andres pintxo lehiaketa
2021/11/26 20:02
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta Udalaren laguntzaz antolatutako XVII. San Andres pintxo lehiaketako saridunak aukeratu dituzte gaur. Unai Magunazelaia eta Joseba Muñoz epaimahaikideek Ongi Etorri tabernako “Udazken zaporea” aukeratu dute pintxo onenaren sariaren irabazle, “zaporeen konzentrazio, intentsitate eta sakontasunagatik”.



Bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria, berriz, Baratzek eraman du, “Bokata de bakalao” izenekoarekin, “produktu tradizionala molde berrietara egokitzeko gaitasunagatik”.



Publikoaren saria, berriz, Hirurok tabernak jaso du, “Xamurra” izeneko pintxoarekin (1.814 bozka zenbatu dituzte antolatzaileek).



Eta, horrez gain, Skape tabernako “Munduko zaporeak” izenekoari aipamen berezia egin diote, “freskotasun eta zaporeen originaltasun eta orekagatik”.



 

Sari banaketa azaroak 30ean izango da, 13:00ean Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (Topalekuan).

Antolatzaileek parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, “beraien ilusio eta lan izugarriarengatik pintxoak prestatzeko eta aurkezteko orduan”, baita lehiaketa antolatzen lagundu duten guztiei ere.