Opari-paketeak egiteko ikastaroa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak dendariendako

Opari-paketeak egiteko ikastaroa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak dendariendako
ETA KITTO 2015, Aza 09

Datorren go here azaroaren 16an opari-paketeak egiten ikasteko aukera izango dute Eibarko dendariek …eta kitto!ko lokaletan izango den ikastaroan. Saioa 14:30etik 16:00etara emango du Idoia Labado eibartarrak. Idoia Labadok “Eskaparatismo eta Visual Desing” ikasi zuen Bartzelonan eta Eibarko dendariei opari-paketeak egiteko pautak erakutsiko dizkie.

Parte  parte hartu nahi duenak 943 20 09 18 telefonora deitu dezake. “Ikastaroa praktikua izango da. Denok dakigu paketeak egiten, baina etxean dauzkagun gauzekin eta gusto apurtxo batekin oso gauza politak egin daitezke. Ez da beharrezkoa diru asko gastatzea; egunkariak, fieltrua, zintak, sokia, kraft papera, izarak, trapoak, kalean hartutako ostoak… erabil daitezke. Denda bakoitzak, oparia norendako den kontutan hartuta, hainbat pakete mota presta ditzake”. 
Egia da dendariek denbora-falta izaten dutela baina, Idoiak esan digun moduan, “ondo pentsatu eta gauzak aurretik prestatzen baditugu emaitza oso onak lortuko ditugu. Sarritan ez zaie pakete eta poltsei garrantzi handia ematen, baina jendea uste doguna baino gehiago fijatzen da, eta dendariendako bezeroak erakartzeko modua da. Horrelako gauzek besteengandik bereizteko eta euren lokala promozionatzeko balio dute”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude