"Opil eta muxilen binetak. Komiki lesbikoak bi ertzetatik" komikiaren aurkezpena

"Opil eta muxilen binetak. Komiki lesbikoak bi ertzetatik" komikiaren aurkezpena
2019/05/23 eta kitto!
Gehituk eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak elkarrekin antolatutako ekitaldian, gaur 19:00etan aurkeztuko dute "Opil eta muxilen binetak. Komiki lesbikoak bi ertzetatik" komikia, Portaleko ikastaro-gelan. Euskaraz eta gaztelaniazko komiki koral bat da eta Espainiako eta Latinoamerikako emakume lesbianek egindako hamar istoriok osatzen dute. Aurkezpenarekin batera solasaldia egingo dute. Jarduera irekia eta doakoa da eta joaten den jendeari komikia oparituko diote.