Ordua aldatuko da zapatutik domekarako gauean

Ordua aldatuko da zapatutik domekarako gauean
2022/03/25 eta kitto!
Martxoko azken domekan (hilaren 27an) udako ordutegia sartuko da indarrean. Zapatutik domekarako goizaldeko 02:00ak ailegatzean, erloju guztiak ordubete aurreratu egin beharko ditugu, 03:00ak arte. Ofizialki ordubete gutxiago izango du asteburuko domekak. Horrela, agur esango diogu indarrean izan den neguko ordutegiari. Udako ordutegi berriak urriaren 30era arte iraungo du; egun horretan negukoa jarriko da berriro indarrean.