Ortzadarraren koloreak dauzkan bandera igoko dute bihar, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ortzadarraren koloreak dauzkan bandera igoko dute bihar, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean
ETA KITTO 2023, Eka 27

Ekainaren 28a LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasuna-Andretxeak hainbat jarduera antolatu ditu horren harira: 13:00ean ortzadarraren koloreak dituen bandera igoko dute, Untzagan, eta jarraian elkarretaratzea egingo da.

Egun horren inguruko adierazpena ere irakurriko dute eta “LGTBIAQ+ fobiarik gabeko gunea” idatzita duten txapak eta biniloak banatuko dituzte.

Gainera, Juan San Martin udal liburutegiarekin elkarlanean gaiari buruzko irakurketa-gida eta stand informatiboa ere prestatu dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »