Osakidetzak barixakutik aurrera txertoa hartzeko ordua emango die 16-29 urte bitartekoei

Osakidetzak barixakutik aurrera txertoa hartzeko ordua emango die 16-29 urte bitartekoei
2021/07/06 11:50
eta kitto!
Gotzone Sagarduik adierazi du barixakutik aurrera 16-29 urte bitartekoei txertoa hartzeko ordua emango zaiela.

Gazteen artean birusak dakarren zabalkundearen harira, Osakidetzak ireki egin dio txertaketarako atea falta zen adin tarteari: 16-29 urte arteko gazteenari. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakinarazi du gaur erabakia, eta esan du ostiraletik aurrera aukera izango dutela ordua hartzeko. Onartu du, hala ere, bukatzen ari direla oraindik goragoko adin tarteen txertaketa ere, eta txertoak heltzen diren neurrian egin ahal izango dela gazteenen txertaketa. Eskari guztiak batera ezingo direla erantzun onartu du.