Osakidetzak bertan behera utzi ditu programatutako kontsulta eta ebakuntza ia guztiak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Osakidetzak bertan behera utzi ditu programatutako kontsulta eta ebakuntza ia guztiak
ETA KITTO 2020, Mar 16

Koronabirusari aurre egiteko eta herritarrak osasun zentroetan ez pilatzeko asmoz, Osakidetzak bertan behera utzi edo atzeratu egingo ditu aurrez programatutako kontsulta eta ebakuntza ia guztiak. Hori dela eta, osasun zentroetan nahiz ospitaleetan hitzorduak zituzten herritarrei horietara ez joateko eta etxean itxaroteko eskatu die Osakidetzak, osasun zentroak jarriko baitira beraiekin telefonoz harremanetan. Hain zuzen ere, telefono bidezko kontsulta egingo dituzte, eta beharrezkoa den kasuetan ezarriko dituzte aurrez aurreko hitzorduak osasun zentroetan.

Ospitaleetan bertan behera geratzen dira kontsulta espezializatu, eguneko ospitale kirurgiko eta kirurgia programatu guztiak, kirurgia onkologikoa, Onkologia Medikoa, Onkologia Erradioterapikoa, Onkologia Hematologikoa eta Onkologia Pediatrikoa tratamenduan dauden gaixoen kontsultak izan ezik.

Gogoratu dute  arnas sintomatologiarekin lotutako kontsulta-arrazoiren bat duten herritarrak telefonoz jar daitezkeela harremanetan Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50) edo osasun zentroarekin.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »