Osakidetzako Paziente Aktiboa programa azaltzera joango dira Untzagako jubilatu etxera barixakuan

Osakidetzako Paziente Aktiboa programa azaltzera joango dira Untzagako jubilatu etxera barixakuan
2023/03/08 eta kitto!
Barixakuan, martxoaren 10ean, goizeko 11:00etan, Osakidetzako Paziente Aktiboa programako erizain taldea joango da Untzagako jubilatu etxera (2. solairuko kafetegiko garaje-aretora), programa horen inguruko azalpenak ematera. Ekitaldia Alberto Viteri medikuak aurkeztuko du eta antolatzaileek jendea joatera animatu nahi dute, “zaintzeko eta babesteko prestatzen ari garen jarduera interesgarri askoren hasiera izango da eta”.

Gogorarazi dutenez, “Untzagan lehendabizikoak izan ginen COVIDean segurtasun-protokoloak egiten eta jendea babesten, ahal zen neurrian jarduera mantenduz eta zentroak bertan behera ez geratzeko. Orain, osasuna zaintzen jarraitu nahi dugu. Paziente aktiboaren programa hau landu nahi dugun ildoetako bat da, eta besteak beste, BBB (bizkortzea) tratatuko dugu, eta bestalde, desfibriladore bat (KDEA) gehitu nahi dugu, garaia da eta, Untzagatik mugitzen den jendetza ikusita, eta bazkide kopuru ederra baititugu”.