Osakidetzak bere Twitter kontuan adierazi duenez, “gezurtatzen dute Eibar-ren inolako prebentzio-jarduerarik egiten ari direla ostalaritza-establezimenduekin lotutako foku baten harira, zenbait informaziok dioten bezala”. Gainera, gogoratu nahi izan dute hartzen diren neurri guztiak, hala nola populazioaren PCR baheketak egitea, bide ofizialen bidez jakinarazten direla.
⚠️ Osasun Sailak eta Osakidetzak gezurtatzen dute #Eibar-ren inolako prebentzio-jarduerarik egiten ari direla ostalaritza-establezimenduekin lotutako foku baten harira, zenbait informaziok dioten bezala. ⚠️ #COVID19 pic.twitter.com/MMpMZ7cMkC
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) July 17, 2020
Azken egunotako koronabirus kasuen hazkundearen harira, goizean Eibarko Ospitalean koronabirusaren test masiboak egin direla jakin dugu eta O’jays tabernak, adibidez, ateak itxi ditu, “prebentzioagatik”.