Osasun sistema publikoaren aldeko kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Osasun sistema publikoaren aldeko kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldean
ETA KITTO 2020, Aza 11

Aurreko astean bezala, gaur ere elkarretaratzea egingo da anbulatorio parean, 19:00etan, “Osasungintza publikoa defendatu!” goiburuari jarraituta. Eibarren ez ezik, beste herri askotan deitu dituzte kontzentrazioak, lehen arretarako baliabide gehiago eta osasungintzan gehiago inbertitzea eskatzeko, besteak beste. Kontzentrazioa eginda herritarrek babesa eman nahi diete aurreko astean greba egin zuten Osakidetzako langileei. Eskaeren artean osasun publikorako aurrekontu handiagoa, langileen kopurua handitzea eta egonkortzea, murrizketekin amaitzea, pribatizazioarekin amaitzea eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzea daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »