Osasuna eta eskubideak aldarrikatzeko autoen karabanan joan ziren Arantzazuraino zapatuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Osasuna eta eskubideak aldarrikatzeko autoen karabanan joan ziren Arantzazuraino zapatuan
ETA KITTO 2020, Ira 28

Zapatuan 150 bat automobil eta 250 pertsona baino gehiago elkartu ziren, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetatik abiatutako autoen karabanarekin “osasuna eta eskubideak” aldarrikatzeko.

Lau zutabeak hiriburuak zeharkatu ondoren herriz herri ibili ziren, Bergaran bat egin arte. Handik Oñati zeharkatu eta Arantzazun izan zen azken kontzentrazioa. Antolatzaileen berbetan, “elkartzeko arrazoi asko egon dira. Beldurrarekin osasunik ezin dela egon esateko elkartu gara. Europako herrialde gehienetan bestelako protokolo eta erabakiak hartzen ari direla azpimarratzeko. Europako herrialde gehienetan herritarren eskubideak bortxatzen ez dituzten osasun politika daramatzatela zabaltzeko. Zorionez, hedabideen zentsura gogorrak ez du saihestu euskal herritarrok bestelako informazioak izatea eta munduko mailako medikuek, adituek eta bestelako zientzialariek egindako ikerketen berri jasotzen ari gara, hemengo osasun politika eta politika orokorrean hartzen ari diren eskubideen murriztea zalantzan jartzen dituztenak. Horien aurrean onena eztabaida ireki bat zabaltzea izango litzateke”.

Besteak beste, honako galdera edo zalantza hauek planteatzen dituzte:

  • Zergatik hasi diren Italian mediku batzuk esaten OMEk gomendatutako protokoloak (arnasgailuak…) ez zirela egokiak
  • Zergatk OMEk autopsiak ez egiteko gomendatu duen
  • Zergatik musukuak herrialde gehienetan derrigorrezkoak ez diren
  • Zergatik PCR testaren sortzailea COVID-19 dektektatzeko egokia ez zela esan zuen
  • Zergatik OMEn ez duten gobernuek agintzen, farmazeutika enpresek baizik
  • Zergatik Europako eskoletan ez dituzten ume eta gazteak kartzelatuta
  • Zergatik herrialde asko 5G gelditzen ari diren osasunerako kaltegarria ez dela frogatu arte
  • Zergatik COVID-19k jotako paziente askok erradiologia sintomak dituzten

Diotenez, “gero eta galdera gehiago ditugu baina erantzun bat ere ez dugu jasotzen. Zentsura osoa zabaldu da. Ez da ezer eztabaidatu nahi. Zergatik?”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »