‘Osasuna eta eskubideak’ taldeak antolatutako karabana Eibartik pasako da zapatuan

‘Osasuna eta eskubideak’ taldeak antolatutako karabana Eibartik pasako da zapatuan
2020/09/23 eta kitto!
Herritar talde batek ‘Osasuna eta eskubideak’ plataforma sortu du, “gure gizartean une honetan gehien kezkatzen gaituzten gauzei buruz hitz egiteko”, euren berbetan. Horrela, zapatuan auto karabanak abiatuko dira Hego Euskal Herriko hiriburuetatik eta Oñatin batuko dira 13:45ean. Karabana 12:30ak inguruan pasako da Eibartik.

‘Osasuna eta eskubideak’ plataformak argi laga nahi izan du ez direla ‘negazionistak’, baina ez daude ados orain arte eraman den osasun politikarekin eta hainbat eskaera egin diete Eusko Jaurlaritzarik, Osakidetzari, hedabideei, osasun arloko profesionalei, herritarrei eta Foru Aldundiei.

Osasuna eta Eskubideak taldearen manifestua