Ospitaleetako langileek kontzentrazioak egin dituzte kalitatezko osasun publikoaren alde

Ospitaleetako langileek kontzentrazioak egin dituzte kalitatezko osasun publikoaren alde
ETA KITTO 2020, Ira 25

Aurreko astean Lehen Arretako zentroetan egin zuten bezala, Osakidetzako ospitaleetako langileek kontzentrazioak egin dituzte gaur, kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde. LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitutako mobilizazioek jarraipen zabala izan dute eta, besteak beste, Eibar Ospitalean eta Mendaroko Ospitalean elkarretaratu dira beharginak, eguneroko lanean baliabideak eta materiala falta zaiela eta pandemian jasandako muturreko lan baldintzak salatzeko. Arrazoi horiengatik protesta egiteko manifestazioa egingo da urriak 3an, Bilbon, 12:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »