Ostadarraren koloredun bandera igo dute gaur LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Eguna dela gogoratzeko

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ostadarraren koloredun bandera igo dute gaur LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Eguna dela gogoratzeko
ETA KITTO 2021, Eka 28

Gaur LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna da eta, hori gogoratzeko, ortzadarraren koloreak dauzkan bandera igo dute Untzaga plazan eta pegatinak banatzen egongo dira (Pegoran eta Liburutegian ere eskuragarri ipiniko dituzte).

Horrez gain, ekainean zehar herriko toki batzuetako bankuak LGTBI banderaren koloreekin margotzen aritu dira, Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen ekimenez, “sexu -eta genero – eskubideak ikusarazteko eta aldarrikatzeko”.

Eta, gaurko egunaren harira, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak bideo bat egin du sexu- eta genero – aniztasunari buruz dauden bandera batzuen esanahia eta jatorria azaltzeko. Bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »