Ostatu guztiei zabaltzeko baimena eman die EAEko Auzitegi Nagusiak

Ostatu guztiei zabaltzeko baimena eman die EAEko Auzitegi Nagusiak
2021/02/09 eta kitto!
Hemendik aurrera eremu gorrian dauden udalerrietako ostatuek zabaltzeko baimena izango dute, EAEko Auzitegi Nagusiak hala erabakita. Ostalarien elkarteek jarritako helegitearen ondorioz hartutako neurria behin-behinekoa da, eta Auzitegi Nazionalak denbora gehiago beharko du auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.

Ostatuek ateak ireki ahal izango badute ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak bete beharko ditu. Hau da, 20:00etan ixtea, edukia erdira murriztea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak bermatzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran ezin kontsumitzea.