Ostiraletik 143 positibo detektatu dituzte Eibarren

Ostiraletik 143 positibo detektatu dituzte Eibarren
2020/11/16 eta kitto!
Azken hiru egunetan  Debabarrena osoan 227 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, eta horietako 143 Eibarren zenbatu dira: 58 ostiralean; 57 larunbatean; eta 28 igandean.  Ermuan 43 lagunek eman dute positibo ostiraletik igandera; 31 Elgoibarren;  25 Deban; 10 Mutrikun; 9 Soraluzen; 8 Mendaron eta bat Mallabian.

Eibarren intzidentzia-tasa 2.470,09an dago (5.000 biztanletik gorako udalerrietako daturik altuena da EAE mailan). Intzidentzia-tasa 837,65ean dago Euskadin; 1.104,58an Gipuzkoan; 740,78an Bizkaian, eta 531,15ean Araban.

Azken hiru egunetako datuak, herriz- herriz:

3 egun

Atzo, 10.309 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 801 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 73 Araban, 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 44 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 145 pertsona ZIUn daude.