Pagatxa emakume elkartearen martxoko bideo-forum saioan Katherine Johnson emango dute ezagutzera

Pagatxa emakume elkartearen martxoko bideo-forum saioan Katherine Johnson emango dute ezagutzera
2021/02/26 eta kitto!
Pagatxa emakumeen elkartearen Emakumeen Istorioak bideo-forum zikloaren barruan, martxoko saioan Katherine Johnson psikologo, informatikari, espazio zientzialari eta matematikari amerikarra ezagutzeko aukera egongo da. Johnsonek NASAn lan egin zuen, programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan. Astelehenean, martxoaren 1ean izango da saioa, 18:30ean hasita, Portaleko areto nagusian eta dinamizatzailea Patricia Perex izango da. Baimendutako gehieneko edukiera 28 lagunekoa izango denez, aurretik izena eman beharko da (asociacionpagatxa@yahoo.es helbidera idatzita).


Eta martxoko zine-forum saioa, berriz, hilaren 5ean (barixakuan) egingo dute, 18:30ean Portalean (areto nagusian). Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko duen saioan Jocelyn Denise Moorhouse zuzendariaren La Modista filma emango dute eta, jarraian, solasaldia egingo da. Kasu honetan ere bakarrik 28 lagunentzat tokia egongo denez, pelikularen osteko solasaldian geratzen direnei lehentasuna emango diete.