"Pagatxa Mugimenduan" prozesuko hurrengo saio irekia bihar izango da Arrate Kultur Elkartean

"Pagatxa Mugimenduan" prozesuko hurrengo saio irekia bihar izango da Arrate Kultur Elkartean
2021/06/16 eta kitto!
Entreamigos-Lagun Artean eta Pagatxaren artean antolaturiko “Pagatxa Mugimenduan” prozesuaren barruan, bihar, osteguna,  beste saio bat egingo dute: “Zerk pizten nau? Zer egin dezaket?” izenburua izango du eta  17:00etan hasiko da  Arrate Kultur Elkartean. Aurreko saioak bezela, hau ere emakumeei zuzenduriko saio irekia izango da eta Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzeak dinamizatuko du.

Antolatzaileen esanetan, "orain arte egin denari, egiten denari eta egingo denari dimentsioa emango diogu, baina baita, ilusioei, ametsei, gogoei eta motibazioei bide emateko lekua izango da".