Parkinsonaren nazioarteko eguna dela eta, ate irekien jardunaldia egin zuten atzo Deparkel elkartean

Parkinsonaren nazioarteko eguna dela eta, ate irekien jardunaldia egin zuten atzo Deparkel elkartean
2019/04/11 eta kitto!
Gaur, apirilak 11, Parkinson gaitza gogoratzeko eguna  da mundu mailan eta, horren aitzakiarekin, atzo Deparkel Debabarrena Parkinson Elkartekoek ate irekien jardunaldia egin zuten Ardantza kaleko 1. zenbakian daukaten lokalean. Elkarteak egiten duena ezagutzeko aukera paregabea izan zuten bertara joan ziren guztiek.