Parrokiako erloju zaharberritua udaletxeko patioan jarriko dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Parrokiako erloju zaharberritua udaletxeko patioan jarriko dute
ETA KITTO 2021, Aza 23

San Andres parrokiako erloju zaharra udaletxeko patioan jarriko dute ikusgai abenduaren 1ean, zaharberritu ondoren. Albisturgo Ignacio Zubillagak egin zuen erlojua eta 1910. urteko maiatzaren 18ko Udalaren aktan jaso zuten hura elizan jartzen zuten momentuaren gertaera: “Albisturreko erlojugileak amaitu du dorreko erlojua jartzen”.

Ego Ibarra batzordeak 2020an erlojua berreskuratzea erabaki zuen eta Udalak Relojería Industrial Nervión enpresari eman zion lehengoratze-lana egiteko ardura. Zaharberritze lanen ondoren, erlojua urdina da, bere jatorrian bezala. Adituek diotenez, sasoi hartan horrelako erloju handiak beltzak, gorriak, urdinak edo grisak izaten ziren.

XX. mendearen lehen erdiko ordurik latzenak markatu zituen erlojua behin-behinean jarriko da udaletxeko patioan, Juan Manuel Martínez forjari eibartarrak diseinatutako euskarri-mahai berezi baten gainean, behin betiko kokalekura eraman arte.

erloju zaharra zaharberritua parrokia1 erloju zaharra zaharberritua parrokia2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »