Pentsio publiko eta duinak aldarrikatzeko bizikleta martxari harrera beroa egin diote

Pentsio publiko eta duinak aldarrikatzeko bizikleta martxari harrera beroa egin diote
2022/06/14 eta kitto!
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatu eta Euskal Herriari bira emango dion bizikleta martxa Eibarrera ailegatu da gaur goizean, 11:00ak aldera, “1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoak eta zaintza lana partekatzea” aldarrikatzeko. Ekainaren 25ean amaituko den bizikleta martxak bere bigarren eguna bete du gaur eta Toribio Etxebarria kalean, anbulatorio parean egin diote harrera Eibarko pentsiodunek. Jarraian, denak elkarrekin joan dira, txistulariek lagunduta, Untzagaraino eta bertan komunikatua irakurri eta txistorra-jana egin dute.  Martxak Elgoibarrerako bidea hartu du ondoren, han bazkaltzeko. Ondarroan amaituko dute gaurko etapa. Eibarko Pentsionista Taldeak gogorarazi duenez, lau urte baino gehiago daramatzate astero Euskal Herriko 70 herri baino gehiagotan mobilizatzen, “pentsio publiko eta duinen alde”.

pentsio2 pentsio3