Pentsio publiko eta duinak eskatzen jarraituko dute astelehenero Untzagan

Pentsio publiko eta duinak eskatzen jarraituko dute astelehenero Untzagan
ETA KITTO 2023, Ira 18

Udako etena eta gero, Eibarko Pentsiodunen Taldeak berriz ere heldu die asteleheneroko mobilizazioei, eta gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute 145 lagunek, Untzagan, pentsio publiko eta duinak eskatzeko. Politikariei egindako eskaera nabarmenak “1.080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio guztiei benetako KPIa igotzea eta pentsioen genero-arrakala amaitzeko neurri eraginkorrak hartzea” dira eta, premiazkoak ikusten dituzten gutxieneko horiek defendatzeko, asteleheneroko elkarretaratzeekin jarraitzeaz gain, “manifestazio garrantzitsuak” egingo dituztela iragarri dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »