Pentsiodunek Toledoko Itunaren murrizketen kontrako manifestazioa egin dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Pentsiodunek Toledoko Itunaren murrizketen kontrako manifestazioa egin dute
ETA KITTO 2020, Abe 05

Eibarko jubilatu eta pentsiodunek deituta, manifestazioa egin da gaur eguerdian, Untzagatik abiatuta. Horrela erakutsi nahi izan dute Madrilgo Kongresuan Toledoko Itunaren gomendioak berresteko hartu berri duten erabakiarekin haserre daudela eta, arrazoi berberak bultzatuta, EAEko herri eta hiriburuetan ere irten dira manifestazioak. Abenduko astelehenetan, ohiko martxan, pentsio duin eta publikoen aldeko kontzentrazioekin jarraituko dute eta hilaren 14an berriz ere manifestazioa egingo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »