Pentsiodunen aldarrikapenak kalera bueltatu dira, udako etenaldia eta gero

Pentsiodunen aldarrikapenak kalera bueltatu dira, udako etenaldia eta gero
2020/09/08 12:57
eta kitto!
Abuztuko etenaldiaren ondoren, Eibarko Pentsiodunen Plataformak deituta atzo eguerdian kontzentrazioa egin zuten Untzagan, udaletxe parean. Beste ezer baino lehen, Zaldibarko zabortegian desagertuta jarraitzen duen Joaquin Beltran eta berarekin batera ezbeharrean bizia galdu zuen Alberto Sololuze gogoratuz hasi zuten ekitaldia. Ondoren, orain dela bi urte eta erdi hasi zuten bideari jarraituz, herriko jubilatuek pentsio publiko eta duinak eskatu zituzten eta, horrekin batera, egoera zaurgarrian daudenen zaintza egokia eta kalitatezko osasun publikoa ere aldarrikatu zituzten. Aurrerantzean astelehenero elkarretaratzea egingo dute Untzagan, 12:00etan hasita eta datorren astelehenean (hilak 14) manifestazioan abiatuko dira Untzagatik, ordu horretan.

IMG20200907120122 IMG20200907120142 IMG20200907120429 IMG20200907120823