Pentsiodunen borrokak bost urte bete dituela ospatu dute gaurko elkarretaratzean

Pentsiodunen borrokak bost urte bete dituela ospatu dute gaurko elkarretaratzean
2023/01/16 eta kitto!
Eibarko Pentsiodunen Taldeak bost urteko borroka ospatu nahi izan du gaur eguerdiko elkarretaratzean. Euria etenbarik botatzen ari zela eta, udaletxeko arkupeetan elkartu dira gaurkoan, pintxo, edari eta salda beroarekin mobilizazioen 5. urteurrena ospatzeko. Astelehenero 120 bat lagun batzen dira Eibarren, Untzagan egin ohi diren kontzentrazioetan. Urteotako borrokari esker hainbat lorpen eskuratu dituztela eta pozik agertu dira, baina, aurrera begira, oraindik ere pentsio duin eta publikoen alde borrokatzen jarraituko dutela nabarmendu dute.

pentsionistak2-etakittoIMG_5858 IMG_5862 IMG_5863