Pentsiodunen Mugimenduak egoitzetako informazio «osoa eta egiazkoa» eskatu die agintariei

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Pentsiodunen Mugimenduak egoitzetako informazio «osoa eta egiazkoa» eskatu die agintariei
ETA KITTO 2020, Api 26

Naiz.eus webgunean argitaratutako albisteak dioenez, Pentsiodunen Mugimenduak gutunak bidali dizkie aste honetan Lakuako Osasun eta Gizarte politiketako sailburuei, ahaldun nagusiei eta Nafarroako lehendakariari, mendekotasunaren arretarako zerbitzuen egoera kritikoari eta egoiliarrengan dituen ondorio latzei buruzko informazio «osoa, egiazkoa eta objektiboa» biltzeko.

Premiazkotzat jotzen dute oraindik hartu ez diren neurriak hartzea, eta mendekotasunaren arretarako sistema osorik berrikustea eskatu dute, «egoiliarren eta artatutakoen osasunerako eskubidea eta pertsona gisa duten duintasuna bermatzeko».

Lehenik eta behin, Pentsiodunen Mugimenduak haserrea adierazi du gutunetan, Covid-19ren pandemiaren ondorioz adinekoen egoitzetako egoerari buruz eta horiek mendekotasunaren arretarako zerbitzuetan (etxez etxeko laguntza barne) duten eraginari buruz argitara atera diren desadostasunengatik. «Gure zaintza bermatzeko inprobisazioa, babesgabetasuna eta baliabide eskasia azaleratu dira», adierazi dute.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

«Gaur egungo osasun-krisiak beren maiteak galtzen ari direnekin eta Covid-19ren aurkako borrokan lehen lerroan daudenekin solidario izatera garamatza eta, aldi berean, gertatzen ari denari buruz hausnartzera, krisi hau gizarte gisa hobetzeko aukera bihurtu behar dugulako, bereziki adinekoei dagokienez, funtsezko langileekin batera, gizarte ahulenaren eta zigortuenaren sektoreetako bat baikara», azaldu dute jarraian.

Albistea irakurtzen jarraitzeko: https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200425/pentsiodunen-mugimenduak-egoitzetako-informazio-osoa-eta-egiazkoa-eskatu-die-agintariei

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »