Pilaketak saihesteko “Eibar Ibillixan” ibilbideak egiteko proposamena egin du Udalak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Pilaketak saihesteko “Eibar Ibillixan” ibilbideak egiteko proposamena egin du Udalak
ETA KITTO 2020, Mai 04

Zapatuaz geroztik pasiatzera irtetzeko aukera orain arte baino zabalagoa dela eta, Udalak herritarrei dei egin nahi die “gizalegez, arduraz eta zentzuz jokatzeko eta, ahal den neurrian, puntako orduetan irteerak eta gainerako bizilagunekiko harremanak saihesteko”. Horren harira, ‘Eibar Ibilixan’ proiektuaren barruan Eibarren eta inguruan hiru ibilbide seinaleztatuta daudela gogorarazi dute: “Zirkuituen proposamena publiko guztiei zuzenduta dago, gazteei eta ez hain gazteei. Eskema batek zailtasunaren arabera mailakatzen ditu zirkuituak, eta adinari, egoera pertsonalari eta egoera fisikoari erreparatuta, hainbat ibiltariren profilen premiei erantzutea ahalbidetzen du. Lehenengoa San Juan-Amaña-San Juan ibilbidea egiten duen zirkuitu ‘erraza’ da, euskarri guztietan kolore urdina duena, 3.700 metroko luzerarekin. San Juan-Azitain-San Juanetik igarotzen den zirkuitu ‘ertaina’ hori kolorearekin identifikatuta dago euskarri guztietan, 3.600 metro inguruko luzerarekin. Eta zirkuitu ‘zaila’, Urki eta Txonta zeharkatzen dituena, eta berriz ere San Juanen amaitzen dena, euskarri guztietan kolore gorriarekin identifikatuta dago, 4 kilometro inguruko luzerarekin. Hiru zirkuituek Eibarko anbulatorioan dute irteera eta helmuga. Kasu guztietan, gutxi gorabehera, ordubeteko ibilaldia da, eta, beraz, Gobernu zentralak ezarritako jarraibideetara egokituko litzateke”.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Horrez gain, hiru zirkuituei buruzko xehetasun gehiago lortzeko, eta deseskalatze planaren “0 fasean” jarduera fisikoa egiteko gomendio batzuk jasotzeko, Youtuben Esteban Vouilloz kirol arloko profesionalaren bideo bat eskuragarri dagoela ekarri dute gogora.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »