Zapatuaz geroztik pasiatzera irtetzeko aukera orain arte baino zabalagoa dela eta, Udalak herritarrei dei egin nahi die “gizalegez, arduraz eta zentzuz jokatzeko eta, ahal den neurrian, puntako orduetan irteerak eta gainerako bizilagunekiko harremanak saihesteko”. Horren harira, ‘Eibar Ibilixan’ proiektuaren barruan Eibarren eta inguruan hiru ibilbide seinaleztatuta daudela gogorarazi dute: “Zirkuituen proposamena publiko guztiei zuzenduta dago, gazteei eta ez hain gazteei. Eskema batek zailtasunaren arabera mailakatzen ditu zirkuituak, eta adinari, egoera pertsonalari eta egoera fisikoari erreparatuta, hainbat ibiltariren profilen premiei erantzutea ahalbidetzen du. Lehenengoa San Juan-Amaña-San Juan ibilbidea egiten duen zirkuitu ‘erraza’ da, euskarri guztietan kolore urdina duena, 3.700 metroko luzerarekin. San Juan-Azitain-San Juanetik igarotzen den zirkuitu ‘ertaina’ hori kolorearekin identifikatuta dago euskarri guztietan, 3.600 metro inguruko luzerarekin. Eta zirkuitu ‘zaila’, Urki eta Txonta zeharkatzen dituena, eta berriz ere San Juanen amaitzen dena, euskarri guztietan kolore gorriarekin identifikatuta dago, 4 kilometro inguruko luzerarekin. Hiru zirkuituek Eibarko anbulatorioan dute irteera eta helmuga. Kasu guztietan, gutxi gorabehera, ordubeteko ibilaldia da, eta, beraz, Gobernu zentralak ezarritako jarraibideetara egokituko litzateke”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri