"Plaza berreskuratuz" izenpean hitzaldiak emango dira bihar eta datorren barixakuan

"Plaza berreskuratuz" izenpean hitzaldiak emango dira bihar eta datorren barixakuan
2021/07/01 eta kitto!
"Eguzki Eibar" taldea Debabarreneko herritarrek osatzen dute, eta, aldi berean, "Bizitza" herri plataformako kide dira. Bi hitzaldi antolatu dituzte; bata bihar, barixakua, eta bestea datorren ostiralean, hilak 9. "Plazak berreskuratuz" proposamenarekin jarraitzea da hitzaldien helburu behinekoena.

Bihar, uztailaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, Untzaga plazan egingo da lehen hizketaldia, Luis De Miguel Ortega abokatu eta erizainaren eskutik. "Hezkuntzaren etorkizuna; Covid errealitatea ikasgeletan" izenpean aurkezten da jardunaldia, eta hitzaldiaren ondoren clown emanaldi bat eskainiko da "Chiquitina"-k eskainita.

Bigarrengoa uztailaren 9an , barixakua, egingo da 19:00etan Untzaga plazan, Raquel Amigo osasun psikologian, psikoneuroinmunologian eta psikomotrizatean adituak eskainita.

Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute bi hitzaldiek eztabaidarako bidea ematen dutela, eta, beste behin ere, une oro errespetatuko direla COVID-19aren transmisioa saihesteko protokolo gisa ezarritako segurtasun-neurriak.

Uztailak 2, barixakua: Luis De Miguel Ortega hitzaldia-Unzaga plaza (19.00h)-"Clown" emanaldia ondoren 


Uztailak 9, barixakua: Raquel Amigoren hitzaldia-Unzaga plaza (19.00h)