[PODCASTA] “Gazteak eta ludopatia”

[PODCASTA] “Gazteak eta ludopatia”
ETA KITTO 2019, Aza 19

Hemen daukazue GazteON ataleko 4. Podcasta, “Ludopatia”. Ludopatia jokoarekiko zaletasun kontrolaezina da, mendekotasuna sortzen duena. Orain urte batzuk, gutxi ziren mendekotasun horrek harrapatzen zituenak, baina gaur egungo datuak beldurgarriak dira; izan ere, gaixotasunak gero eta jende gehiago hartzen du mendean, eta lare arriagoa dena, gero eta gazte gehiago.

XXI. mendeko heroina ere deitu izan zaio ludopatiari. Termino latza da, baina  Munduko Osasun Erakundeak, MOEk, berriki argitaratutako zifrei erreparatuz gero, laztasuna datuei eurei darie: jokoarekin, erosketekin eta internetekin sortutako mendekotasunak 4 pertsonatik bati eragiten dio. Gainera, substantziarik gabeko adikzio hauek urtetik urtera areagotzen ari dira; 2018an egindako ikerketa baten arabera, igoera hori % 52koa izan zen. Gurekin harremanetan jarri diren elkarteetatik (Eibarko Egun bat, Donostiako Gizakia Helburua eta Barakaldoko Ekintza Aluviz) azpimarratu dute azken urteotan hazkundea are nabarmenagoa izan dela gazteen artean, batik bat on line bidezko jokoetan eta kirol-apustuetan.

Mahai-inguruan parte hartu dutenak:

Ludopata anonimoa (Egun Bat elkarteko kidea)
Olatz Arriaga
(Psikologoian graduatua)
Galder Govillar (jokoan aritutakoa, egun Ekintza Aluviz elkarteko langilea)
Mariam Urrestarazu (gizarte hezitzailea, Gizakia Helburuko langilea)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »