[PODCASTA] Inteligentzia artifizialari buruzko mahai-ingurua entzungai daukazue

[PODCASTA] Inteligentzia artifizialari buruzko mahai-ingurua entzungai daukazue
2019/10/17 eta kitto!
https://open.spotify.com/episode/2XGzjdbCAHt6UX1lkPNZxb?si=oiM-7ik7SleZIuhEQnRWyg

Ez dira urte asko Adimen Artifizialaren kontzeptua estreinakoz entzun genuela, baina urte gutxiren buruan eguneroko kontua bihurtu zaigu: laguntzaile birtualak (Siri, Alexa, Google Asistent…), garbiketarako robotak (Roomba,  Conga…), dronak, ibilgailu autonomoak ... Gutako gehienoi, seguruen,  dagoeneko lagun bihurtuko zitzaigun aipatutako robot edo gailu horietako bat edo beste.

Gainera, badirudi hasi besterik ez dela egin mugarik gabeko teknologiaren aurrerapen hau. Adituek diotenez, gure belaunaldia izango da makinak baino azkarragoa den azkena eta horrek, zalantzarik gabe, izugarrizko aldaketa eragingo du jendartean. Onurak ekarriko ote dizkigu adimen artifizialak? Kaltegarria izango ote zaigu? Makinek ordezkatuko ote gaituzte? Kontrolaezina izango da bilakaera hori?

GazteOn atalerako prestatu dugun mahai-inguruan hauek izan dira gonbidatuak:

Lorea Arakistain (PuntuEUSeko Komunikazio eta Marketing arduraduna)
Tomas Vouilloz (Psikologian graduatua)
Izaro Apraiz (Barne-komunikazioan aditua)
Hodei Larrañaga eta  Galder Garcia (HG developerts enpresako sortzaileak)