Positibo bakarra atzeman dute azken astean Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Positibo bakarra atzeman dute azken astean Eibarren
ETA KITTO 2022, Abu 29

Joan den astean koronabirus kasu positibo bakarra atzeman dute Eibarren eta intzidentzia-tasa 22,06koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan (25,31), Mutrikun (18,82) eta Soraluzen (78,17) kasu bana atzeman dituzte. Beraz, joan den astean lau kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 711 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 147,59koa da eta intzidentzia tasen arrazoia 0,76koa da. Bestalde, 103 lagun ospitaleratu dituzte, 9 daude ZIUn eta 15 lagun hil dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »