Positibo berririk ez Debabarrenean

Positibo berririk ez Debabarrenean
2020/05/05 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu berri duen koronabirusari buruzko txostenaren arabera (atzoko datuak jasotzen dituena) ez da Covid19 kasu berririk atzeman Debabarrenean.

Eibarren kasu berririk gabeko elkarren segidako hirugarren eguna izango litzateke, baina kontuan izan behar dugu atzoko datuetaz ari garela eta grafikoan erraz ikus daiteken bezala, azkeneko asteetan nahiko ohikoa da asteburuan hazkunderik ez izatea eta gero astearteko datuak (asteazkenetan argitaratzen dena) jasotzen dituen txostenean hazkundea agertzea. Beraz bihar ikusiko dugu egonkortze fasean gauden edo asteburuko (kasu honetan 3 eguneko) etenaldiaren islada besterik ez den.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Ospitaleratuei dagokionean egoera bera topatzen dugu, kopuru berdinetan mantentzen dira Mendaro (13) zein Eibarren (28) ospitaleratuak elkarren segidako hiru egunetan.

ospitaleratuak maiatzak 4 web ona