Positiboek behera egin dute Debabarrenean

0    Gizartea 
CDwes76
Positiboek behera egin dute Debabarrenean
ETA KITTO 2020, Urr 01

Aurreko eguneko datuekin alderatuta positiboek behera egin dute eskualdean. Atzo 3 positibo eman ziren Elgoibarren, eta bana Ermuan eta Deban. Eibarren ez zuten bat bera ere antzeman.

EAEn,10.969 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 385 positiboak izan ziren: 138 Bizkaian, 63 Araban eta 175 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 55 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »