Positiboek behera egiten jarraitzen dute Debabarrenean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Positiboek behera egiten jarraitzen dute Debabarrenean
ETA KITTO 2020, Urr 02

Positiboek behera egiten jarriatzen dute Debabarrenan. Astelehenean zein asteartean  11 positibo berri zenbatu ziren eskualde osoan; asteazkenean 5; eta atzo 4 besterik ez  (3 Soraluzen eta 1 Elgoibarren). Eibarren, bigarren eguna da positibo berririk gabe.

EAEn, 7.946 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 418 positiboak izan ziren: 186 Bizkaian, 70 Araban eta 142 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,20, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 56 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »