Positiborik gabeko beste egun bat Debabarrenean

Positiborik gabeko beste egun bat Debabarrenean
2020/05/28 eta kitto!
Gaurkoa, koronabirus kasu berririk gabeko hemeretzigarren eguna da Eibarren eta Debabarrenako gainontzeko herrietan ere ez da kasu berririk atzeman azkeneko 2 astetan.

Gipuzkoan aldiz, astebetez kasu berririk eman gabe egon ostean, gaurko txostenaren arabera kasu positibo bat eman da, Donostian hain zuzen ere.

EAEn 5 izan dira PCR bidez atzemandako kasu berriak, eta Gipzukoan atzemandako kasu horretaz gain, Bizkaina 4 kasu berri eman dira, 3 Bilbon eta bat Arrigorriagan. Gaurkoan ez da kasu positiborik berririk atzeman Araban.

Ospitaleratu kopuruan ez da aldaketarik egon, 13 lagun daudela gaur ere Debabarrenako Ospitaletan ingresatuta, baina Mendaron atzo baino lagun bat gutxiago dago, beraz bakarra dago koronabirusa dela eta bertan ingresatuta eta Eibarkoan aldiz, atzo baino 1 gehiago, beraz 12 daude gaur.

Kontuan izan beharra dago Eibarko Ospitala izango dela COVID-19 gaitza duten gaixoak artatzeko erreferentziazko zentroa Gipuzkoan, beraz ospital honetan ingreso berriak ikusten jarraituko dugula.