Positiborik gabeko hamargarren eguna Eibarren

Positiborik gabeko hamargarren eguna Eibarren
2020/05/19 11:40
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, ez da positiborik atzeman Debabarrenean. Maiatzaren 8tik ez da positiborik atzeman Eibarren eta horrela elkarren segidako hamargarren eguna litzateke. 209 dira Eibarren metatutako positiboak eta horietatik 3 dira maiatzean atzemandakoak.

Gaurko txostenaren arabera 15 kasu berri atzeman dira EAEn, 12 Bizkaian, 3 Araban eta 0 Gipuzkoan.

Ospitaleratuei dagokionean, atzoko kopruru bera dago Debabarrenako ospitaletan, baina aldaketa batzuk izan dira.  Izan ere lagun bat gutxiago da Eibarko Ospitalean  ingresatuta (15 dira gaur eta atzo 16 ziren) eta bat gehiago Mendarokoan (4 dira gaur eta atzo 3 ziren).