Prest dago Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua

Prest dago Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua
2020/11/18 eta kitto!
Emakumearenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dago izendatuta Azaroaren 25a eta Eibarren hainbat jarduera antolatu dituzte horren inguruan. Jarraian daukazue aurtengo egitaraua:

Azaroak 24, asteartea 

19:00: Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean, La Casa de Bernarda Alba-ren bertsio esperpentikoa

Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta, Coliseoan

Zuzendaritza: Saioa Iribarren

Euskaraz

Azaroak 25, asteazkena: Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

19:30: Bortxatzaile bat zure bidean performance, Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun

20:00: "Geure burua bizirik eta aske nahi dugu" lelopean, herritarren elkarretaratzeak, Untzagan, Berdintasunaren Pasealekuan eta Urkizun

Mujeres al Cuadrado (Indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak) elkartearen X. urteurrenaren ospakizuna

Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxea laguntzarekin, Azaroaren 25eko irakurketa-gidak eskuragarri izango du.

Informazio gehiagorako eta Bortxatzaile bat zure bidean performance bideo-tutorialak ikusteko SAKATU HEMEN.