Prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaidak antolatu dira hile honetarako Eibarren

Prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaidak antolatu dira hile honetarako Eibarren
2019/10/04 eta kitto!
Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak (Hernanik, Arrasatek, Azpeitiak  Urola Garaiak eta Eibarrek osatuta) prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaidak antolatu ditu, "gai hain konplexu hauen gainean ikuspegi feminista batetik elkarrekin sakontzeko eta hausnarketa egiteko helburuarekin". Antolatzaileek azaldu dutenez "Mugimendu Feministak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Eta hitzaldi hauetan ahotsa eman nahi zaie guztiei. Konfiantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da".

Urriak 15, asteartea: Sexu-lana: lan eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa. Hizlaria: Conxa Borrell Bernaus, Otras sindikatuaren idazkari orokorra.

Urriak 22, asteartea: Gizonak, pornografia eta prostituzioa. Hizlaria: Péter Szil, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista.

Urriak 23, asteazkena: Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak, Nola egiten da puta bat?. Hizlaria: Amelia Tiganus, ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea.

Hitzaldi guztiak 18:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango dira, gazteleraz.

Eztabaidak kartela