Publikoaren alde egiteko mobilizazioa egingo da bihar Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Publikoaren alde egiteko mobilizazioa egingo da bihar Untzagan
ETA KITTO 2020, Eka 18

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu biharko Euskal Herriko 45 herritan, ‘Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz’ goiburuarekin. Eibarren bihar, 18.30ean, egingo da ekintza Untzaga plazan.

Zazpi dira aldarrikapen nagusiak: “Batetik, zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezan. Bigarrenik, zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publifikatu. Hirugarrenik, zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa. Laugarrenik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea. Bosgarrenik, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioak. Seigarrenik, 1.200 eurotako gutxieneko soldata eta gehienez 35 ordutako lan-astea. Eta zazpigarrenik, pertsona guztien erregularizazioa”.

Manifestua osorik irakurtzeko: EHESK_manifestua.elebitan

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »